2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Nik ura aurrezten dut!

Dakizuen moduan, orain dela aste batzuk Izoriara joan ginen araztegira! Han ura nola garbitzen den ikasi genuen, eta hainbat aholku eman zizkiguten etxean ura aurrezteko!!

Gauza oso garrantzitsu bat ikasi genuen, toallitak ez direla komunean botatzen, zakarrontzira baizik!!


Bisita egin eta gero, gonbidatu ziguten lehiaketa batean parte hartzen; gelan denok marrazki bat egin behar genuen ura nola aurreztu azalduz. Denon marrazkiekin mural handi bat sortu dugu. Hauek dira:


3.A



3.B

Mural hauen argazkiak bidaliko ditugu eta ia zortea dugun!!

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina