2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Olentzero

Egun on!!

Atzo ederto pasatu genuen eskolan!! Olentzero etorri zen guregana eta opariak banatu zizkigun gelarako!! Bi liburu super politak eta jolas oso dibertigarri bat! Probatu genuen eta pila bat gustatu zaigu! Txokolatea hartu genuen gainera! Egun borobila!😉

Beste alde batetik, azken eguna heldu da!! Hainbeste lan egin eta gero atsedena izatea tokatzen zaigu!! 

Lana daukazue oporretan egiteko, ez ahaztu Olentzerori liburu bat eskatzen irakurtzeko!! Eta ederto pasa familiarekin!!


Urteberri, urtezahar, Martxelino galtza zahar









2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

Ondo pasa egun hauetan!! Atsedena hartu eta askooo irakurri!!!!



Bueltan azkenengo ahalegina egingo dugu gabonetako oporrak hartu baino lehen!!


2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Euskararen Eguna

Heldu da jada Euskararen egunaren ospakizuna!! Gaur 11.00etan pregoia entzun eta gero (frontoian, euria heldu delako geratu nahian) eskolako nagusiek bertsoak bota dizkigute!! Eta bukatzeko aho bizi eta belarri prest abestia denok batera dantzatu dugu. Ederto pasa dugu!!

Arratsaldean eskulan polit-polita egin dugu! Eguzkilorea hain zuzen, gauekoetatik babesteko. 


Animatzen zaituztegu igandean, Abenduak 3an Urduñara hurbiltzen!! 


Ondo pasa asteburuan!!