2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Aurkezpenak

Arratsalde on!!

Gaur aurkezpenak tokatu zaizkigu!! Aste hauetan gizarten Urari buruz pila bat ikasi dugu: uraren zikloa, ibaiaren elementuak... 
Hona hemen egin dituzten lanak besteen aurrean aurkezteko:




Gaur maisu eta andereƱoak izan dira eta besteoi azaldu dizkiete ikasitako guztia!! Primeran egin dute! Hurrengo astean aurkezpen gehiagorekin jarraituko dugu!!

Ondo pasa asteburuan!!

2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

Lurraskara goaz!!


Beno koadrila!!

Momentua iritsi zaigu!!Osteguneaaan bagoazzzz!!!

Ez ahaztu ezer etxean!!!!

Ostegunean eguraldi ona izango dugula ematen du, baina ostiralean euria egingo digu, beraz  botak, txubaskeroak eta arropa lodia super garrantzitsuak dira!!!

Ez ahaztu:
- Jantzierantziak
- Txandalak
- Jertseiak
- Galtzerdiak
- Deportibak, edota errepuestorako oinetakoak
- Garbiketarako tresneria: Xaboia, eskuoihala, hortzorea, hortzeskubila, orrazia...
- Pijama
Eskatzen dugu ekartzea:
- Txubaskeroa edo uretako soinekoren bat
- Uretako botak edota mendiko botak
- Etxeko zapatilak
- Lozakua
- Segurantza sozialeko tarjetaren kopia

Gomendagarria da ume guztiek beraien arropa zein gauza guztiak MARKATUTA EKARTZEA!!





Familiak lasai egon!! Ederto pasatuko dugula danok elkarrekin eta danon artean primeran zainduko garela!!

Euritan dantzan!!

2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

Uraren Zikloa

Hemen usten dizkizuet Uraren Zikloari buruzko pare bat bideo etxean ikusteko eta hobeto ikasteko!





2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

Eskolara berriro!!



Urte berri on!!!


Berriz eskolara etortzea tokatzen zaigu!! Opor politak izan eta gero lanean hastea tokatzen zaigu! Kurtsoaren bigarren zatia indarrez eta gogor hartu behar dugu!! Ondo gosaldu eta topera!!