2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Olentzero

Egun on!!

Atzo ederto pasatu genuen eskolan!! Olentzero etorri zen guregana eta opariak banatu zizkigun gelarako!! Bi liburu super politak eta jolas oso dibertigarri bat! Probatu genuen eta pila bat gustatu zaigu! Txokolatea hartu genuen gainera! Egun borobila!😉

Beste alde batetik, azken eguna heldu da!! Hainbeste lan egin eta gero atsedena izatea tokatzen zaigu!! 

Lana daukazue oporretan egiteko, ez ahaztu Olentzerori liburu bat eskatzen irakurtzeko!! Eta ederto pasa familiarekin!!


Urteberri, urtezahar, Martxelino galtza zahar









2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

Ondo pasa egun hauetan!! Atsedena hartu eta askooo irakurri!!!!



Bueltan azkenengo ahalegina egingo dugu gabonetako oporrak hartu baino lehen!!


2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Euskararen Eguna

Heldu da jada Euskararen egunaren ospakizuna!! Gaur 11.00etan pregoia entzun eta gero (frontoian, euria heldu delako geratu nahian) eskolako nagusiek bertsoak bota dizkigute!! Eta bukatzeko aho bizi eta belarri prest abestia denok batera dantzatu dugu. Ederto pasa dugu!!

Arratsaldean eskulan polit-polita egin dugu! Eguzkilorea hain zuzen, gauekoetatik babesteko. 


Animatzen zaituztegu igandean, Abenduak 3an Urduñara hurbiltzen!! 


Ondo pasa asteburuan!!

2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Ahoa eta belarria eskolara etorri dira!

Egun on!!!

Atzo goizean sorpresa ikaragarria hartu genuen goizeko 9:30etan!! Gelara igoko ginen eta bat-batean ahoa eta belarria agertu ziren! Beraiekin dantzatzen eta abesten egon ginen!! Ederto pasatu genuen patioan!


Badatoooorr... EUSKARAREN EGUNAAAA!!!!! 

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

Emakumeenganako indarkeriari ez! AZAROAK 25

Bihar Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriari EZ esateko eguna ospatzen da. 



KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK!


Emakumeei indarra ematen diegu NAHI DUTENA EGITEKO! ETA ASKE IZATEKO. 



Gelan landutako abestia uzten dizuegu:


https://www.youtube.com/watch?v=Ou2OPuKMwGk

2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

GOSARI OSASUNGARRIA

Gaur goizean gosari osasungarria izan dugu klasean. Naturan ikasten ari garenarekin, goizean zehar energia izateko esnekiak, zerealak eta fruta jan behar dugu. Honekin guztiarekin goiza pasatzeko indarra eta energia nahikoa izango dugu. 





Ikasi dugunez, oso garrantzitsua da jakitea zer jaten dugun eta horrekin batera ariketa fisikoa egitea + ura edan. Horrela osasuntsu egoten lortuko dugu. 


2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

AHO BIZI ETA BELARRIAK PREST!



Azaroaren 17an, datorren ostiralean, arratsaldeko 19.00etan Plazan elkartuko gara, Musika eta dantza artean hasiera emango diogu "Armairutik irten" kanpainari. Azken aholkuak entzun ondoren argazki jendetsua atera eta txokolatada batez amaituko dugu ekitaldia. 

Txapa ikastetxeetan lortu ez duzuenok egun horretan bertan arratsaldeko 18:00etatik aurrera Plazan banatuko ditugu. 

ANIMATU!! 

2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Nik ura aurrezten dut!

Dakizuen moduan, orain dela aste batzuk Izoriara joan ginen araztegira! Han ura nola garbitzen den ikasi genuen, eta hainbat aholku eman zizkiguten etxean ura aurrezteko!!

Gauza oso garrantzitsu bat ikasi genuen, toallitak ez direla komunean botatzen, zakarrontzira baizik!!


Bisita egin eta gero, gonbidatu ziguten lehiaketa batean parte hartzen; gelan denok marrazki bat egin behar genuen ura nola aurreztu azalduz. Denon marrazkiekin mural handi bat sortu dugu. Hauek dira:


3.A



3.B

Mural hauen argazkiak bidaliko ditugu eta ia zortea dugun!!

 

2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

ELIKADURA ETA OSASUNA


HONA HEMEN NATURAREN HURRENGO GAIA! ELIKADURA ETA OSASUNA! HEMEN BIDEOAK ETA JOLASAK DITUZUE ZUEN ESKU GEHIAGO IKASTEKO.

AHOA BIZI BELARRIAK PREST

Hona hemen abestiaren letra!! Etxean eta lagunekin batera abesteko!!

 AHOA BIZI BELARRIAK PREST

EUSKARA UDALEAN
EUSKARA HERRIAN
EUSKARAZ HARTZEN DUGU
TA EUSKARAZ EMAN
EUSKARA EDAN GENUEN
AMAREN TITIAN
EUSKARA EDAN NAHI DUGU
ITURRI BERRIAN
EUSKARA EDAN NAHI DUGU
ITURRI BERRIAN

SUSTRAIETAN TINKO
ADARRETAN BRINKO
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA

HERRIA ERAIKI NAHI
AZAL ETA MAMIZ
EUSKARAZ JOLASTUZ TA
EUSKARAZ IKASIZ

  
SENTITU, PENTSATU, EKIN
ELKARREKIN IRRIZ
MUNDUA IKUS DEZAGUN
GEURE BEGI NINIZ
MUNDUA IKUS DEZAGUN
GEURE BEGI NINIZ

SUSTRAIETAN TINKO
ADARRETAN BRINKO
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARAZ
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA (birritan)




2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

3.A Izoriara goaz!

Arratsalde on!!

Ostegunean 3.A Izoriara joango gara Urari buruz gehiago ikastera. 9.30etan aterako gara eskolatik eta 11.30etarako bueltan egongo gara! Ederto pasatuko dugu!

Bihar momentuz atsedena daukagu!Ondo pasa opor egun honetan!

2017(e)ko urriaren 25(a), asteazkena

Lurraskara goaz!

Kaixo berriro!!

Gaur berri oso garrantzitsu bat daukagu zuentzako!!

Lurraskara goaaaaaaazzzzzz!!!!!!

Urtarrilaren 18 eta 19an joango gara!! Eta han lo egingo dugu!!

Ze ondo pasatuko dugun danok batera!!



2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

GURE ERREZETAK


Arratsalde on!!

Guk asteburuan errezetak egin ditugu eta gaur gure errezetak ekarri ditugu. Erakutsiko dizkizuegu ze nolako errezetak jan ditugun:






Patio orduan denok batera jan ditugu eta oso goxoak zeuden!! Arratsaldean, askari moduan gehiago jan ditugu!!





2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

NOLAKOA DA LURRA?

Gizarten, lehenengo gaian, Unibertsoaren inguruan ari gara! Bertan gure planetari buruz gauzak ikasten ari gara. Gai honetan sakontzeko, hemen uzten dizkizuegu hainbat bideo eta jolas! Horrela gero eta gauza gehiago ikasi ditzakegu!



AHO BIZI BELARRI PREST

Eta zu? Armairutik ateratzeko prest zaude?




Aurten Kanpaina berria jarri dute martxan Aiaraldean. 1000 ahobizi eta 5000 belarriprest lortu nahi dituzte. 
Ahobiziak euskaraz hitz egiteko gai direnak dira. Eta belarriprest direnak euskara ulertzen dutenak izango dira. 

Animatu parte hartzen! Horretarako hemen uzten dizuegu linka online zuen izena emateko:


Informazio gehiago hurrengo orrialdean aurkituko duzue:



IKUSI ETA IKASII DANTZA!!



ONGI ETORRI!



ONGI ETORRIAK GURE BLOGERA!!

HEMEN GURE EGUNEROKO LANA ZEIN EKINTZAK ESKEGIKO DITUGU!!

GOAZEN DANOK ELKARREKIN TOPERA IKASTERA!!