2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Ahoa eta belarria eskolara etorri dira!

Egun on!!!

Atzo goizean sorpresa ikaragarria hartu genuen goizeko 9:30etan!! Gelara igoko ginen eta bat-batean ahoa eta belarria agertu ziren! Beraiekin dantzatzen eta abesten egon ginen!! Ederto pasatu genuen patioan!


Badatoooorr... EUSKARAREN EGUNAAAA!!!!! 

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

Emakumeenganako indarkeriari ez! AZAROAK 25

Bihar Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriari EZ esateko eguna ospatzen da. 



KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK!


Emakumeei indarra ematen diegu NAHI DUTENA EGITEKO! ETA ASKE IZATEKO. 



Gelan landutako abestia uzten dizuegu:


https://www.youtube.com/watch?v=Ou2OPuKMwGk

2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

GOSARI OSASUNGARRIA

Gaur goizean gosari osasungarria izan dugu klasean. Naturan ikasten ari garenarekin, goizean zehar energia izateko esnekiak, zerealak eta fruta jan behar dugu. Honekin guztiarekin goiza pasatzeko indarra eta energia nahikoa izango dugu. 





Ikasi dugunez, oso garrantzitsua da jakitea zer jaten dugun eta horrekin batera ariketa fisikoa egitea + ura edan. Horrela osasuntsu egoten lortuko dugu. 


2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

AHO BIZI ETA BELARRIAK PREST!



Azaroaren 17an, datorren ostiralean, arratsaldeko 19.00etan Plazan elkartuko gara, Musika eta dantza artean hasiera emango diogu "Armairutik irten" kanpainari. Azken aholkuak entzun ondoren argazki jendetsua atera eta txokolatada batez amaituko dugu ekitaldia. 

Txapa ikastetxeetan lortu ez duzuenok egun horretan bertan arratsaldeko 18:00etatik aurrera Plazan banatuko ditugu. 

ANIMATU!! 

2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Nik ura aurrezten dut!

Dakizuen moduan, orain dela aste batzuk Izoriara joan ginen araztegira! Han ura nola garbitzen den ikasi genuen, eta hainbat aholku eman zizkiguten etxean ura aurrezteko!!

Gauza oso garrantzitsu bat ikasi genuen, toallitak ez direla komunean botatzen, zakarrontzira baizik!!


Bisita egin eta gero, gonbidatu ziguten lehiaketa batean parte hartzen; gelan denok marrazki bat egin behar genuen ura nola aurreztu azalduz. Denon marrazkiekin mural handi bat sortu dugu. Hauek dira:


3.A



3.B

Mural hauen argazkiak bidaliko ditugu eta ia zortea dugun!!

 

2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

ELIKADURA ETA OSASUNA


HONA HEMEN NATURAREN HURRENGO GAIA! ELIKADURA ETA OSASUNA! HEMEN BIDEOAK ETA JOLASAK DITUZUE ZUEN ESKU GEHIAGO IKASTEKO.

AHOA BIZI BELARRIAK PREST

Hona hemen abestiaren letra!! Etxean eta lagunekin batera abesteko!!

 AHOA BIZI BELARRIAK PREST

EUSKARA UDALEAN
EUSKARA HERRIAN
EUSKARAZ HARTZEN DUGU
TA EUSKARAZ EMAN
EUSKARA EDAN GENUEN
AMAREN TITIAN
EUSKARA EDAN NAHI DUGU
ITURRI BERRIAN
EUSKARA EDAN NAHI DUGU
ITURRI BERRIAN

SUSTRAIETAN TINKO
ADARRETAN BRINKO
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA

HERRIA ERAIKI NAHI
AZAL ETA MAMIZ
EUSKARAZ JOLASTUZ TA
EUSKARAZ IKASIZ

  
SENTITU, PENTSATU, EKIN
ELKARREKIN IRRIZ
MUNDUA IKUS DEZAGUN
GEURE BEGI NINIZ
MUNDUA IKUS DEZAGUN
GEURE BEGI NINIZ

SUSTRAIETAN TINKO
ADARRETAN BRINKO
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARAZ
AHOA BIZI-BIZI
BELARRIAK PREST BETI
TINKO ETA BRINKO EUSKARA (birritan)