2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

Aresketamendi bisita

Kaixo familiak!!

Hurrengo ostiralean, ekainaren 1ean, Aresketamendi parkera joango gara!!

9.30etan aterako gara eta 13:00ak baino lehenago iritsiko gara!! Egun horretan hamaiketakoa eta zapatila erosoak eraman behar ditugu! Ibilalditxoa egingo dugulako!!


Bertan energia berriztagarriei buruz asko ikasiko dugu!


https://www.amurrioturismo.com/parque-aresketamendi

2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

Antzerkia daukagu!!

Bihar, maiatzaren 8an, asteartea, Amurrioko Antzokian antzerkia izango dugu!10:00etan izango da!!


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Txani Rodriguez

Gaur egun bikaina izan dugu!! Txani Rodriguez idazlea gurekin egotera etorri da!! Aste hauetan zehar beraren bi liburu egon gara irakurtzen! Eta gaur horiei buruz eta gauza gehiagotaz hitz egin dugu! Zorte handia izan dugu! Gustora ibili gara eta galdera pila bat erantzun dizkigu! Idazlea zer den eta nola idatzi behar dugun irakatsi digu!! Gainera truko garrantzitsu bat eman digu horretarako: ASKO IRAKURTZEA!!